Egiturarekin haztea, zure bereizgarriak galdu gabe
Erakundeen eraldaketan espezializatutako aholkularitza-enpresa estrategiko bat gara.
Estrategia- eta berrikuntza-proiektuetan, kudeaketa-prozesu eta -sistemen hobekuntzan eta pertsonekin lerrokatutako antolakunde-kulturen garapenean lagun egiten dugu.
Euskadiko erakundeen bidelagun gara aldaketa-prozesuetan, definizio estrategikotik hasi eta kultura- eta eragiketa-eraldaketaraino.
Zein da gure ekarpena?
Ez dugu konplexutasuna areagotzen. Murriztu egiten dugu.
Estrategia, prozesuak, pertsonak eta teknologia lerrokatzen ditugu, enpresak koherentziaz jardun dezan.
Gure helburua ez da aldaketa estetikoak egitea.
Denboran irauten duten eraldaketak lortzea baizik.
Zer lortu nahi dugu gure lanaren bidez?
Estrategia behar bezala gauzatzea
Prozesuak arinak izatea
Erabakiak datuetan oinarrituta hartzea
Ziurtagiriek benetako balioa ematea
Lantaldeak norabidearekin bat etortzea
Zer egiten dugu?
Bidelagun
Bidean laguntzen zaituena.
1997az geroztik, benetako eboluzio-prozesuetan lagun egiten diegu Euskadiko erakundeei.
ISO sistemak ezartzen hasi ginen.
Enpresa industrialen premiekin batera, hazi egin ginen. Teknologia, estrategia eta erakunde-kultura integratzen ditugu.
Gaur egun, osotasunean lantzen dugu eraldaketa:
estrategikoa, operatiboa eta kulturala.
Lana ez dugu kanpotik egiten.
Inplikatu egiten gara.
Entzun egiten dugu.
Galdetu.
Egituratu.
Lagun egiten dugu,
denak behar bezala funtzionatzen duen arte.
Bidelagun
Bizirik dauden enpresetan sinesten dugu.
Eta irauten duten emaitzetan.
29 urte erakundeen eboluzioa bultzatzen
25 profesionaleko lantaldea dugu, enpresa bezero bakoitzaren garapenarekin eta arrakastarekin konprometituta.
2.500 enpresa bezero baino gehiago artatu ditugu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan.
4.500 proiektu baino gehiago garatu ditugu industriaren eta zerbitzuen arloetan.
Urtero, gure denboraren % 20 bideratzen dugu gure lantaldeak garatzera eta indartzera.
Konpromiso irmoa daukagu jasangarritasunaren eta gizarte-erantzukizunaren alde, eta horren erakusle dira berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko ziurtagiriak eta Bai Euskarari aitorpena.
2024an eta 2025ean, Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasak aitortutako lehenengo enpresa izan gara, Pertsonen kategorian lider gisa.
