Nondik gatoz?
29 urte erakundeen eboluzioa bultzatzen
Guk modu zehatz batean ulertzen dugu enpresa: barrutik, zorroztasunez, hurbiltasunez eta benetako inpaktua sortzeko bokazioarekin. Eta, hain zuzen ere, ikuspegi horren eboluzio naturala da gure historia.
1997
Urretxun hasi ginen, Grupo Gisma gisa, bi enpresa bezerorekin eta ordenagailu birziklatu batekin, ISO 9001 kudeaketa-sistemak ezartzen.
2003
Donostian gure lehenengo bulegoa ireki genuen.
2009
ETEen premiekin batera, hazten joan ginen, eta 9001, 45001, 14001, 14006, 14064 eta 3834 estandarrak ezartzen genituen jada.
2014
IT profil bat gehitu genuen eta gure erreminta propioak garatu genituen, ezarpenak erabilgarriagoak eta azkarragoak izateko eta errealitatearekin konektatuago egoteko.
2017
Donostiako bulego handiago batera joan ginen, eta gure zerbitzuak bezeroen premietara hedatu genituen: enpresa-estrategia eta pertsonekin lerrokatutako erakunde-kulturak garatzea.
2024/2025
Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasak aitortutako lehenengo enpresa izan gara, eta Pertsonen kategorian lider.
2026
29 urte geroago, lagun egiten dugu estrategia- eta berrikuntza-proiektuetan, pertsonekin lerrokatutako erakunde-kulturen garapenean eta prozesuak kudeatzeko eta optimizatzeko sistemetan.
Gaur, beste pauso bat emango dugu.
We|Go bilakatu gara, betidanik izan garena indartzeko: benetako eboluzio-prozesuetan bidean lagun egiten dizuna.
