Zure enpresari egitura erreala ematen dion ziurtapena
Gehien eskatutako nazioarteko arauekin lan egiten dugu, bakoitzak negozioaren kudeaketarako helburu argi bat duelarik.
Arauak ez dira izapide hutsa: erreminta estrategikoak dira.
Ez dugu kalitatearen kudeaketa kanporatzen; sistema biziak eraikitzen ditugu, enpresarekin batera.
Kudeaketa-sistemak
ISO 9001:2015 — Kalitatearen kudeaketa
Ingurumena eta jasangarritasuna
Jasangarritasuna ez da prestatu beharreko txosten bat; erabakiak hartzeko modu bat da. Zenbait arlo kontuan hartuta –ingurumen-kudeaketa, karbono-aztarna, energia-efizientziara edo ingurumen-adierazpena, besteak beste–, enpresei laguntzen diegu ingurumen-ikuspegia enpresa-estrategian txertatzen. Neurtu, aztertu eta egituratzen dugu jasangarritasunak balio erantsia, lehiakortasun-abantaila, sinesgarritasuna eta hobekuntza erreala sortu ditzan.
ISO 14001 — Ingurumen-kudeaketa
SURE eskema
Informazioaren segurtasuna eta betetze digitala
Soldadura
ISO 3834, EN 15085 edo EN 1090 bezalako arauek prozesu kritikoak egituratzen dituzte, trazabilitatea, gaitasun teknikoa eta arauzko betetzea ziurtatzeko. Guk ezarritako sistemek sendotasun teknikoa eskaintzen dute, ekoizpen-arriskuak murrizten dituzte eta fidagarritasuna babesten dute, bai bezeroaren aurrean eta bai merkatuaren aurrean.
Beste arau sektorial batzuk
Sektore bakoitzak bere eskakizun propioak ditu. Autogintzak, aeronautikak, trenbide-sektoreak, osasun-arloak edo beste araudi espezifikoek sistema zehatzak eskatzen dituzte, nazioarteko estandar espezifikoekin lerrokatuta.
Arauak enpresen errealitate operatiboarekin lerrokatzen ditugu.
Ez dugu enpresa araura egokitzera behartzen;
araua zure enpresaren errealitatera egokitzen dugu.
Kudeaketa-sistema
Egituratua
Ziurtagiria ondorioa da, ez helburua.
