Deskribapena
GESVEN enpresa Zaragozako probintzian dago kokatua, eta 2013az geroztik aireztapen industrialeko sistemak eta sukalde komertzialak instalatzen aritzen da.
2020 urtearen erdialdean hasi ginen ISO 9001 Araua ezartzeko proiektuarekin. COVID-19aren osasun-krisiak eragindako errealitate berriaren ondorioz, urrunetik ezarri behar izan genuen sistema osoa, bideokonferentzien bidez.
Emaitzak
GESVENek ohiko zazpi hilabeteko epean lortu zuen kalitatea kudeatzeko 9001 Araua ezartzea. Gainera, barne-hobekuntza nabaritu zuen, bai proiektuak kudeatzean, bai enpresaren kudeaketaren beste alderdi batzuetan.
Enpresa, orain, ziurtagiriaren irismena zabaltzeko prozesuan murgilduta dago, suteen aurka babesteko sistemen instalatzaile izateko, horretarako lehen baldintza aipaturiko ziurtagiria lortzea baitzen.

