Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) ezartzea

Mai 11, 2021

Deskribapena

INKOR FORMACIÓN Gipuzkoako hiriburuan dago kokatuta, eta 6 urte baino gehiago daramatza bere zerbitzuak eskaintzen. Enplegurako Lanbide Heziketaren munduan jarduten duen erakundea da, eta bere jarduera enpresentzat zein langileentzat bideratzen du, baita langabezian dauden pertsonentzat ere. Eta eskatutako beharretan oinarritutako irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu.

GRUPO GISMAkook Erantzukizun Sozial Korporatiboa kudeatzeko sistema bat ezarri dugu, eta, horri esker, enpresak sei hilabeteko epean ziurtapena lortzeaz gain,bere inguruarekiko konpromisoa haundiagoa lortu du.

Emaitzak

Era berean, besteak beste, INKOR FORMACIÓNek berrikuntza sustatu du, produktibitatea handitu du, talentua erakarri eta eutsi du, eta, horrela, erakundearen lan-giroa hobetzea lortu du.

Lehiarako abantaila horiei guztiei esker, eta Inkorrek proiektuarekin azaldu duen gogobetetasuna dela eta, bi enpresen artean izan dugun lankidetza dela bide, indartu egin da enpresak Erantzukizun Sozial Korporatiboari dagokionez egiten duen lana, eta hobekuntzarako aukera berri batzuk hauteman ditugu esparru horretan.

We|Go
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri iruditzen zaizkizun ulertzen.