Deskribapena
Haizelur enpresa Itziarren dago (Gipuzkoa), eta 1983az geroztik mota guztietako piezen doitasunezko mekanizazio-soluzio integralak eskaintzen ditu planopean, serie labur eta ertainetan.
Enpresak hurrengo hiru urteetarako estrategia lantzen laguntzeko jo zuen gugana, ibilbide-orri bat behar baitzuen, erakundearen eremu guztiak bilduko zituena eta esfortzuak helburu bakar baterantz bideratuko zituena.
Emaitzak
Plan Estrategikoa ezartzeari esker, aukera berriak ezagutu dituzte eta denboran iraunkorrak diren lehia-abantailak identifikatu dituzte. Eta hori da, hain zuzen ere, arrakastaren gakoa.
Orain, gainera, erraztasun handiagorekin ikus dezakete akatsak zehazki non dauden; horrek arriskuen gaineko kontrol handiagoa izaten laguntzen die, bai eta ekimen berrien inguruko erabakiak hartzen ere.

