Deskribapena
Donostiako Aquariuma 1908an sortu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Sozietate gisa, eta Euskadin bisita gehien jasotzen dituen bigarren museoa da. 30 langile ditu plantillan.
Berdintasun Batzordearen eskutik landu dugu Berdintasun Plana ezartzeko prozesua. Diagnostiko kuantitatibo eta kualitatiboa egin ondoren, tailer batzuen bidez ondorio batzuk atera genituen, oso baliagarriak gerora ekintza-plan bat garatzeko. Enpresa, horrela, gehiago hurbilduko zaio berdintzailea izateko asmoari.
Emaitzak
Plan horrekin sei hilabete inguru eman ditugu lanean. Plana ezartzeak batik bat berdintzaileagoa izaten lagunduko dio enpresari, baina baliagarria izango zaio, era berean, dirulaguntzak, laguntzak eta lizitazioak eskatzean, puntuazio handiagoa lortuko baitu.

