Deskribapena
CALDERERÍA KALPE Olatzagutian dago (Nafarroa). Galdaragintza astuneko enpresa bat da, eta soldadura-lanetan, garabietan, jasotze-lanetan eta galdaketa-piezak berreskuratzen dago espezializatuta.
Kasu honetan, haren kalitatea kudeatzeko sistemaren jarraipena egitea zuen xede auditoretzak, UNE-EN-ISO 9001:2015 Arauaren arabera.
Emaitzak
Kudeaketa estrategikora, komertzialera, produkziora eta hobekuntzara bideratutako prozesuak ikuskatu ditugu, eta aipa dezagun auditoreak nabarmendu egin duela 2019an abian jarritako aplikazioari esker eskaerak kontrolatzeari dagokionez izandako barne-hobekuntza.
Enpresak, alde batetik, araudia betetzearen ziurtagiria eskuratu du, baina, horrez gain, etengabeko hobekuntzak duen garrantziaz jabetu da. Bestalde, negoziorako arrisku nagusiak identifikatzen, kudeatzen, monitorizatzen eta murrizten ere lagundu diogu.

