Deskribapena
FERRAGUINOX enpresa Belauntzan (Gipuzkoa) dago kokatuta. 2016az geroztik, eraikuntzaren eta garapenaren sektorean dihardu, eta mekano-galdaragintza fin, ertain eta erdiastunean dago espezializatuta.
Hiru hilabeteko epean, Plan Estrategikoaren Garapena izeneko proiektua gauzatu dugu. Funtsean, Ferraguinox enpresak lortu nahi zituen helburuak jaso ditugu, eta helburu horiek nola lortu zehaztu dugu.
Emaitzak
Plan Estrategikoa landu izanari esker, hala Zuzendaritzak nola lantaldeak misioa, ikuspegia eta balioak zehaztea lortu dute, bai eta erakundearen erronkak ere, zehaztutakoak betetzera zuzendutako etapa berri bati hasiera emateko asmoarekin.
FERRAGUINOXek enpresaren errealitatea hobeto ezagutzea lortu du, hortik abiatuta jarduerak hobeto koordinatu eta baliabideak efizientzia handiagoarekin erabili ahal izateko. Orain, gainera, planean jasotako ekintzak martxan jarri dituenez, erakundearen misiorantz bideratuz presta dezake bere etorkizuna, nahiz eta aurreikusezina den.

