ISO 14001 Ingurumen araua ezartzea eta ISO 9001 Kalitate araua mantentzea

Mai 11, 2021

Deskribapena

TAPIA INSTALAZIO ELEKTRIKOAK Gipuzkoako Ataun udalerrian dago kokatuta. Esperientzia luze eta zabala du, 35 urtetik gorakoa, elektrizitatearen eta automatizazioaren sektorean.

Bederatzi hilabeteko epean, bi proiektu lantzen lagundu diogu: batetik, Ingurumen Kudeaketako Sistemaren ISO 14001 Araua ezartzeko, eta, bestetik, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ISO 9001 Araua mantentzeko.

Emaitzak

Egindako lanari esker, TAPIA INSTALAZIO ELECTRIKOAK enpresak behar bezala egokitu eta ezarri du ISO 9001 Araua bere jardueran. Horrela, arriskuak identifikatzea, parte-hartze handiagoa izatea, eta goi-zuzendaritza Kalitate Sisteman inplikatzea lortu du, baita etengabeko hobekuntzak duen garrantzia azpimarratzea ere.

ISO 9001 Arauko sistema integratu bat ezartzeko helburua betetzeaz gain, hobetu egin du bere irudi korporatiboa, kostuak aurreztea lortu du, hondakinak hobeto kudeatzen dituelako, eta ingurumen-legedia bete du, ezarpen bikoitza egin baitu ISO 14001 Arauarekin batera.

We|Go
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri iruditzen zaizkizun ulertzen.