Berdintasun Plana ezartzea

Mai 11, 2021

Deskribapena

LORTEK enpresa Ordizian dago (Gipuzkoa). Zentro teknologiko pribatu bat da, Partzuergoko eta Mondragon Korporazioko kidea. Ia hogei urteko esperientzia profesionalean, ikerketa eta garapen esperimentalean aritu da natura-zientzietan eta zientzia teknikoetan.

Emaitzak

Proiektuak 8 hilabete inguruko iraupena izan du, eta, funtsean, enpresa bezeroaren hasierako diagnostikoa egitea eta zegokion Berdintasun Plana ezartzea izan ditu xede.

Horretarako, GRUPO GISMAkook hainbat ekintza ezarri ditugu elkarlanean, enpresa berdintasunaren arloan hobetzeko eta berdinzaleagoa izateko. Horrela, enpresaren irudia hobetzeaz gainera, emakumezko langileen txandakatzea murriztea ere lortu da.

Egindako lanari esker, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak emandako dirulaguntzaren partidarik handienetako bat eskuratu du LORTEKek, eta guztiz asebeteta geratu da.

We|Go
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri iruditzen zaizkizun ulertzen.