Eguneroko egoera hauek kaltegabeak eta oharkabean pasa daitezke, baina ziberdelitugileek zure sarean infiltratzeko aprobetxatzen duten uneak dira.
Zertarako gastatu 7.000€ azken modako firewall batean, zure langileek, gizarte-ingeniaritzako eraso batean edo korreo susmagarri baten aurrean nola jokatu ez badakite?
Tresna teknologikoak garrantzitsuak dira, noski, baina langileen formakuntza egokirik gabe, inbertsio horiek ez dira behar bezala gauzatuko. Zure ekipoak nola erantzungo lukeen argi ez baduzu, erasotzaileei ateak irekita uzten ari zara, eta sarean sartzeko aukera izango dute ezagutza tekniko handirik izan gabe.
Zibersegurtasunaren arloko ezagutza- eta gaitasun-maila ebaluatzea ez da prebentzio-neurri bat soilik, estrategia koherente bati heldu ahal izateko eta enpresetan hain doituta ditugun baliabideen erabilera orekatzeko beharrezko neurria da. Baina galdera da: nola egin dezaket?
Ekintza-plan pertsonalizatu baterako diagnostiko zehatza
- Lehenengo pausoa taldearen zibersegurtasuneko gaitasunak neurtzea da, horretarako, diagnostiko espezifiko bat egin behar da. Test honen helburua, langileen ezagutza eta trebetasuna neurtzea da, adibidez, ingenieritza sozialeko arloa eta intzidenteak nola kudeatzen dituzten jakitea.
- Ondoren, arreta gehien eskatzen dituzten arloak aztertu behar dira, horretarako, enpresako sailak, faktore demografikoak eta akademikoak aztertuko dira, erlazio bat dagoen aurkitzeko, eta azkenik, ekintza-plan bat sortuko da enpresako profilen arabera.
Teknologia, Gobernantza eta Formakuntza konektatzea
Emaitzak ekintza zehatz bihurtzeko punturik garrantzitsuenetako bat funtsezko hiru elementu hauek integratzea da:
– Teknologia: Emaitzek enpresaren inbertsio teknologikoak bidera ditzakete, hala nola pasahitzak, MDMak eta segurtasuna babesteko beste teknologia batzuk kudeatzeko sistemak ezartzea.
– Gobernantza: emaitzek zer politika edo prozedura garatu behar diren adieraz diezagukete, eta antzemandako ahultasunetan oinarritutako erantzun plan bat diseinatu daiteke.
– Formakuntza: enpresan egiturazko ahultasuna erakutsi duten arloetara egokitutako formakuntza-plana garatzea. Formakuntza horrek etengabea izan behar du, eta taldearen trebetasun praktikoak hobetzera bideratu behar da. Egunerokoan aplikatu ahal izatea da helburua.
- Formakuntza-plan bat garatzea, arau- edo legegintza- baldintza gisa
Zure enpresari ISO 27001, Segurtasun Eskema Nazionala (ENS), NIS2 zuzentaraua edo TISAX bezalako lege- edo arau-betekizunak eskatzen badiote, formakuntza-plan pertsonalizatua izatea funtsezkoa izango da beharrezko neurriak ezartzeko. Araudi horiek ez dute kontrol teknologikoa ezartzea eskatzen soilik, enpresako sistema babesteko, informazioa, zerbitzuak eta enpresako sistemak oinarri gisa erabiltzen dituzte baita ere.
- Edozein empresa motatarako formakuntza-plan bat garatzea. Denok gaude jopuntuan.
Horrelako tresnak ez dira soilik segurtasun-arau bat inplantatu nahi duten enpresentzat, baizik eta zibersegurtasun-mehatxuen aurrean babestu nahi duen edozein erakunderentzat ere balio duela azpimarratzea garrantzitsua da.
ETE asko duen herrialdea izanik, Espainia, munduko zibereraso gehien dituen herrialdeetako bat da. Enpresa txikiek, baliabide gutxien dituztenek, ezin dituzte zibersegurtasun-estrategia egokiak erabili. Errentagarriagoa eta praktikoagoa da erasotzaileentzat, 1000 ETE erasotzea eta 1.000€ ateratzea, ondo babestutako eta 100.000.000€ dituen enpresa handi bati eraso egitea baino
Zibersegurtasuna guztionantzat. Zure enpresaren beharrak erraz diagnostikatzeko doako aukera, Grupo Gismak lagundu zaitzake!
Zibersegurtasuneko formakuntza-plan bat inplementatzea ez da zertan zaila edo garestia izan behar. SPRIk Zibersegurtasuneko Gaitasun Digitalen programa publikatu du eta zure langileen gaitasun-mailan ezagutzeko diagnostikoa finantzatzen du. Informe honekin, zure enpresaren beharretara egokitutako formakuntza-plan bat diseintzako aukera izango duzu.
Ez duzu bakarrik egingo, Grupo Gisma, empresa homologatua da, eta diagnostiko hau prestatzen lagunduko dizugu. Gainera, dirulaguntzaren kudeaketaz arduratzen gara eta emaitzetatik erator daitezkeen zibersegurtasun-beharretan lagunduko dizugu, hala nola, formakuntza-plana garatuko dugu, formakuntza egingo dugu, eta kontzientziazioa zein ekintzak eta zibersegurtasuneko arauak ezartzeko lagunduko dizugu. Gure helburua,zure enpresa seguru egotea da, araudiak dioen estandarrak betetzeaz gain, zure enpresak prest egon behar du edozein erronka zibernetikori aurre egiteko, defentsa sendo eta jasangarria izan behar du eta Grupo Gisma laguntzeko dago.
Zibersegurtasuneko gaitasun digitalak indartu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan! → info@wego.eus
