«Niri ez naute erasoko» uste faltsua
«Niri ez naute erasoko» edo «Nork nahiko ditu nire datuak? Ez dut ezer interesgarririk» zibersegurtasunaren arloan gehien errepikatzen diren pentsamenduetako bi dira. Ohikoa da horrelako iruzkinak entzutea, batez ere enpresa handiagoez inguratutako ETEetan, ez baitute uste helburu posible guztietatik beren enpresa interesgarriena izan daitekeenik. Aitzitik, zibersegurtasuna ETEetan beste enpresetan bezain beharrezkoa da.
Enpresa batek ez diotela erasoko uste duen momentu berean da, hain zuzen ere, «dagoeneko» erori den unea. Izan ere, zibererasoek ez dute beti helburu interesgarriena edo «handiena» bilatzen, askotan helburu kaltebera edo irisgarri bat bilatzen dute. Eta zibereraso bat jasotzeko behar bezain interesgarria ez dela uste duena, ziurrenik, ez da behar lukeen moduan babestuko, eta, hortaz, helburu potentzial bihurtuko da.
Zibersegurtasuna ETEetan ez da «hautazkoa».
Enpresa guztiek, beren tamaina edozein dela ere, zibererasotzaileentzat balio handikoak diren elementuak dituzte: sarbide-kredentzialak, mezu elektronikoak, bezeroen eta hornitzaileen datuak, fakturak, plataformetarako sarbideak… Izan ere, informazio horrek berez zibererasotzaileentzat baliorik ez badu ere, enpresarentzat badu. Eta hor aurkitzen diote balioa: informazio horretarako sarbidea blokeatuz, argitaratzearekin mehatxatuz edota ordezteko erabilita lortu dezaketen horretan.
Kalkuluen arabera, enpresei zuzendutako zibererasoen %70ek ETEak dituzte helburu, horien segurtasun-maila ustez enpresa handiagoena baino txikiagoa baita. Enpresa gehienek antibirus bat dute beren ekipo guztietan eta aldizkako segurtasun-kopiak egiten dituzte, baina kasu gehienetan ez dituzte ezartzen beharrezkoak izan daitezkeen bestelako neurriak —firewallak, VPNak, zifratzea, autentifikazio faktore bikoitza, etab.—.
Geroz eta arrisku gehiago hartzen dute enpresek beren gain
Egungo testuinguru hain digizalizatu batean non sistemak interkonektatuak dauden, bai herritarrentzat eta bai enpresentzat, erasotuak izan daitezkeen elementuen kopurua hantizen ari da. Are gehiago, Espainiako Merkataritza Ganberaren lehiakortasun behatokiaren arabera, Espainiako 10 enpresetatik 9k uste dute beren digitalizazio-maila ertain-handia dela, baina erdiak baino gutxiagok dute zibersegurtasun estrategia bat.
Gainera, teknologia bera —automatizazio tresnak, adimen artifiziala, ahultasunak ustiatzeko tresnak, etab.— zibererasotzaileei lana errazten ari zaie. Alde batetik, kanpainak abiaraztearen kostua eta behar duten denbora nabarmen murriztu ditu. Bestalde, metodo gehiago eman dizkie eta haien irismena handitzeko aukera eman die. Hala, Espainiako Zibersegurtasun Institutu Nazionalaren (INCIBE) arabera, urtero argitaratzen duen zibersegurtasun txostenak dioenez, 2025ean zibersegurtasun-gertakariak aurreko urtearekiko %25an handitu ziren.
237.028
sistema ahul
%85 IoT gailuen bidez
kutsatutako sistema guztietatik
392
bahiketa digital (ransomware)
3.849
informazio-lapurreta
Iturria: Zibersegurtasun-datuen balantzea, INCIBE.
Nola kudeatzen dute zibersegurtasuna ETEetan?
Espainiako Merkataritza Ganberaren lehiakortasun behatokiarren arabera, ETEek zibersegurtasun neurriak hartzeko dituzten oztopo nagusiak ezjakintasuna eta konplexutasun teknikoa dira. ETE gehienek ez dute langile espezializaturik, eta ia guztiz kanpoko hornitzaileen mende daude.
Nola lagun zaitzakegu?
we|go-en enpresei Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak ezartzen laguntzen diegu hainbat arau-eremutan oinarrituta. Diagnostiko batetik abiatzen gara, enpresaren testuingurua eta erakundearen esparru guztietako babes maila aztertzeko. Emaitzetan oinarrituta, enpresak aplikatu beharreko hainbat neurri proposatzen ditugu, lehentasunak ere zehaztuz. Neurri batzuk kontzeptualak dira eta dokumentu-euskarria dute: zer ez dagoen baimenduta, zer badagoen baimenduta, norentzat, zein baldintzatan… Beste batzuk, teknikoak, enpresaren IT eginkizunak burutu ohi dituenak aplikatu beharko ditu, baina eskaerei forma ematen laguntzen dugu.
