Nola kudeatu Informazioaren Segurtasuna: zer eta nola babestu
Gaur egun asko aipatzen da “ziberseguetasun” hitza, baina informazioa babesteko orduan kontuan hartu beharreko eremuetako bat da. Informazioaren Segurtasunak hainbat arlo dakartza berekin: segurtasun fisikoa —papera euskarritzat duen informazioa babestea, hala nola, gure erretiluan gordetzen ditugun dokumentuak—, segurtasun informatikoa —datuak gordetzen dituen edozein gailu babestea— eta zibersegurtasuna —sarerako konexioa eta informazio-fluxuak babestea—. Jarraian, informazioaren segurtasunera bideratuko zaitugu: zer eta nola babestu.
Zer babestu behar dute enpresek?
Enpresek enpresaren informazioa gordetzen duen edota enpresaren informazioa eskuratzeko balio duen edozein baliabide babestu behar dute: gailuak —zerbitzariak, ordenagailuak, mugikorrak, USBak, etab.—, software-a —ERPak, programak, zerbitzuak, etab.—, dokumentu fisikoak —kontratuak, fakturak, txostenak, espedienteak, etab.—, kredentzialak eta gako kriptografikoak—pasahitzak, ziurtagiri digitalak, etab.— eta pertsonak.
Nola babestu daitezke?
Enpresa guztiek, beren tamaina edozein dela ere, beren informazioa arriskuan jar dezaketen arriskuak dituzte. Informazio-sistema bakoitzak arrisku suposa ditzake, eta babes-neurri erabat desberdinak eskatu ditzake. Horregatik, garrantzitsua da lehenik eta behin enpresa zer mehatxuren eraginpean dagoen pentsatzea eta horien arabreako estrategia bat definitzea erasoak aurreikusteko eta saihesteko edo kalteak ahal den neurrian minimizatzeko hainbat motatako neurriak kontuan hartuz. Eta, testuinguru horretan, garrantzitsua da ulertzea ezin dela dena antibirus edo firewall batekin babestu, nahiz eta laguntza handikoak izan mehatxu askoren aurrean. Baina, zer gertatzen da persona batek jatorri ezezaguna duen mezu bati bere kredentzialak emanez erantzuren dionean? Edo ilunaldi baten ondorioz sistema informatikoak eskuraezinak direnean?
Zibersegurtasunaren, segurtasun informatikoaren eta segurtasun fisikoaren arloan hartu beharreko neurriak:
Antolakuntza-neurriak
Enpresak eta langileek jorratu behar duten modua definitzen dute.
Neurriak▾
- Segurtasun-politika
- Baimenen kudeaketa
- Lantealdearen formakuntza
- …
Prozedura-neurriak
Egoera bakoitzean jarraitu beharreko pausuak definitzen ditu.
Neurriak▾
- Altak eta bajak
- Hondamendien aurrean berreskuratzea
- Gertakarien kudeaketa
- …
Fisikoak
Ekipo eta bestelako euskarri fisikoak babesten ditu.
Neurriak▾
- Instalazioetara sartzeko kontrola
- Sarrailak
- Dokumentuen suntsitzailea
- …
Tekniko-teknologikoak
Datuak eta horiek gordetzen dituen sistemak babesten dituzte.
Neurriak▾
- Firewall
- Segurtasun-kopiak
- MFA
- …
Legalak
Legezko edo kontratuko betebeharrak ezartzen dituzte.
Neurriak▾
- Konfidentzialtasun-klausulak
- Datuak tratatzeko akordioak
- Hornitzaileekiko kontratuak
- …
Nola egiaztatu daiteke ezarritako neurriak funtzionatzen dutela?
Dozenaka neurri planteatu eta aplika daitezke, baina funtsezkoa da horien eraginkortasuna egiaztatzea: aplikatutako neurriak benetan bere helburua betetzen ari al dira? Zibersegurtasun, segurtasun informatiko eta segurtasun fisikoko neurriek funtzionatzen duten egiaztatzeko hainbat ariketa eta simulazio egin daitezke – phishing erasoak, sistemen erorketak, segurtasun kopiak berreskuratzea, etab. –, ingurune kontrolatu batean probatuz, erantzunak monitorizatu eta hobetu daitezkeen puntuak identifikatzen diren bitartean.
Zergatik eguneratu behar da etengabe zibersegurtasuna?
Informazioaren segurtasuna etengabeko kudeaketa-, ebaluazio- eta hobekuntza-prozesutzat hartu behar da; izan ere, neurriak errealitate jakin baterako aplikatzen dira —enpresarena eta ingurunearena—, baina enpresak aldatu egiten dira — funtzionamendua, sistemak, kokapena, eta abar — eta arriskuak ere aldatu egiten dira, eta horrek, halabeharrez, dauden neurriak egokitzea edo neurri berriak ezartzea eska dezake.
Nola egiazta daiteke zibersegurtasun maila?
Informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko, enpresak bere informazio-sistemaren gainean aplikatzen dituen neurriak —politikak, prozesuak, teknikak, teknologiak— informazioa, tratatzen duen teknologia eta erabiltzen duten pertsonak dira Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema osatzen dutenak. Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat hainbat arau-esparruren bidez ikuskatu eta egiaztatu daiteke: ISO 27001 —borondatezko nazioarteko estandarra—, Segurtasun Eskema Nazionala —nahitaezkoa Espainian, zerbitzuak ematen dizkieten administrazio publikoentzat eta enpresa pribatuentzat—, NIS2 —nahitaezkoa funtsezko zerbitzuen operadoreentzat, EBko zerbitzu digitalen hornitzaileentzat—, TISAX —Alemaniako automobil-industriak sustatua—, NIST —borondatezkoa, jatorri estatubatuarrekoa—, eta beste hainbat.
Zer eta nola babestu definitzen laguntzea nahi duzu?
we|go-n Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat ezartzeko aholkularitza ematen dugu, zer eta nola babestu definitzen laguntzeko. Hasierako diagnostiko batekin hasten gara, zure enpresak informazioaren segurtasunari buruzko gaietan gaur egun duen maila ezagutzeko, haren indarguneak eta hobekuntza-puntuak identifikatzearren eta, horrela, zure enpresaren behar zehatzetara egokitutako bide orri bat ezarri ahal izateko.
📩 Idatzi info@wego.eus helbidera eta lehen pausoa ematen lagunduko dizugu.
