Nola ulertzen dugu gaur egun enpresa-eboluzioa?
Urtez urte, gauza bera entzun diegu enpresa askori:
«Hazi egin behar dugu».
Eta guk galdera bera egiten diegu ia beti:
Ziur hazteko beharra daukazuela?
Izan ere, haztea eta eboluzionatzea ez dira gauza bera.
Denbora luzez, zifren bidez neurtu izan da enpresen arrakasta: fakturazio handiagoa, bezero gehiago, pertsona gehiago, proiektu gehiago.
Baina gaur egun badakigu errealitatea oso bestelakoa dela.
Erakunde asko hazi egiten dira, baina bidean arintasuna galtzen dute.
Areagotu egiten dute jarduera, baina baita konplexutasuna ere.
Erreminta berriak, prozesu berriak eta erantzukizun berriak txertatzen dituzte, baina horrek ez du beti esan nahi gauzek hobeto funtzionatzen dutenik.
Gaur egun enpresetan ikusten dugun fenomeno interesgarrienetako bat da.
Erakunde bat hazten doan heinean, koordinazio-geruza berriak sortzen dira.
Bilera gehiago.
Erabaki gehiago.
Informazio gehiago.
Espezializazio handiagoa.
Eta ohiko erantzuna gehiago eranstea izaten da.
Kontrol gehiago.
Prozedura gehiago.
Erreminta gehiago.
Baina gutxitan gelditzen gara pentsatzen benetako konponbidea hori den.
Izan ere, benetako erronka ez da haztea. Konplexutasuna kudeatzea da.
Enpresa batek bost pertsona dituenean, ia guztia hitz eginez konpontzen da.
Hamabost pertsonarekin, lehenengo desorekak agertzen hasten dira.
Hogeita hamar edo berrogeita hamarrekin, solasaldiak jada ez dira nahikoa izaten.
Eta erakunde asko orduantxe konturatzen dira dauzkaten arazoak ez direla akatsen ondorio.
Arrakasten ondorio baizik.
Gaur egun itota dabilen pertsona segur aski funtsezkoa izan zen hazkundea bultzatzeko.
Gaur egun botila-lepoak sortzen dituen prozesuak urtetan ondo funtzionatu zuen ziurrenik.
Gaur egun erakundearen erritmoa moteltzen duen erabakitzeko modua eraginkorra izan zen lantaldea askoz txikiagoa zenean.
Horregatik, eboluzionatzea ez da gaizki zegoena zuzentzea.
Eboluzionatzea da aitortzea honaino ekarri zaituenak beharbada ez zaituela hurrengo mailara eramango.
Enpresa sendoenak ez dira konplexuenak
Bada ideia bat, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena:
Ondoen eboluzionatzen duten erakundeak ez dira beti gauza gehien egiten dituztenak.
Bai, ordea, sinplifikatzea lortzen dutenak.
Norantz doazen argi ikusten dutenak.
Zerk balio duen eta zerk ez bereizten dakitenak.
Ezagutza indibiduala gaitasun partekatu bihurtzen dutenak.
Mendekotasunak murrizten dituztenak.
Eta pertsonei lana hobeto egiteko aukera ematen dieten sistemak eraikitzen dituztenak.
Azken batean, estrategia, pertsonak, prozesuak eta kudeaketa-sistemak norabide berean joatea lortzen dutenak.
Hobeto haztea
Enpresa askok beren buruari egin beharreko galdera beharbada ez da hau:
Nola haz gaitezke gehiago?
Beste hau baizik:
Nola haz gaitezke hobeto?
Enpresa eboluzionatzea jada ez da tamaina handitzea bakarrik.
Egokitzeko gaitasuna areagotzea da.
Erabakitzeko gaitasuna handitzea.
Ikasteko gaitasuna hobetzea.
Gero eta aldakorragoa den ingurune bati erantzuteko gaitasuna izatea, argitasunik eta helbururik galdu gabe.
we|go-ren atzean dagoen gogoeta
Enpresen eboluzioa ulertzeko modu horrek eragin handia izan du geure eraldaketan.
Denbora luzez, batez ere kudeaketa-sistemetan eta ziurtagirietan egiten genuen lanagatik ezagutu gaituzte.
Eta ibilbide horretaz harro egoten jarraitzen dugu.
Baina enpresen premiek eboluzionatu egin dute.
Gaur egun, erronkarik handienak ez dira diziplina bakar batetik konpontzen.
Estrategia, pertsonak, prozesuak eta kudeaketa-sistemak uztartzea eskatzen dute.
Ikuspegi globalago bat eskatzen dute.
Eta gogoeta horretatik sortu da, hain zuzen ere, we|go.
Ez da izen-aldaketa hutsa.
Erakundeei lagun egiteko moduaren eboluzio naturala baizik.
Izan ere, gure ustez, enpresen premia ez da besterik gabe arazoak konpontzea.
Etengabe eboluzionatzeko gaitasuna garatzea ere bada.
Eta bide horretan lagun egiten jarraitu nahi dugu.
we|go.
Bidelagun.
Bidean lagun egiten dizuna.
