
Hona hemen WE|GO
Urteetan zehar, enpresa askori lagun egin diegu bilakaera-prozesuetan.
Hazten ikusi ditugu.
Une zailak gainditzen.
Erabaki ausartak hartzen.
Beren buruak berrasmatzen.
Testuinguru berrietara egokitzen.
Eta, bide horretan, oso garrantzitsua den gauza bat ulertu genuen:
Guk ere eboluzionatu behar genuela.
Enpresak aldatu egiten direlako.
Pertsonak aldatu egiten direlako.
Merkatuak aldatu egiten direlako.
Eta aldaketa horietan bidelagun garenok ere eboluzionatu behar dugulako.
Lehendik martxan zegoen bilakaera
WE|GO ez da egun batetik bestera sortu.
Ez da erabaki estetiko baten ondorioa.
Ez da logo-aldaketa hutsa.
Ez da izen-aldaketa hutsa.
Lehendik martxan zegoen bilakaera baten ondorio naturala da.
Ia 30 urtez, erakunde askori lagun egin diegu hobekuntza-, hazkunde- eta eraldaketa-prozesuetan.
Hasiera batean, sistemak ezartzen laguntzen genien.
Gero, zabaldu egin genuen gure begirada.
Diziplina berriak gehitu genituen.
Lan egiteko modu berriak.
Gaitasun berriak.
Pertsona berriak.
Eta, pixkanaka-pixkanaka, ulertu genuen gure zeregina aholkularitza tradizionalaren mugez gaindi zihoala.
Enpresei lagun eginez ikasitakoa
Urte hauetan zehar, behin eta berriz gauza bera egiaztatu dugu.
Erakunde baten erronkarik handienak oso gutxitan konpontzen dira prozedura, tresna edo ziurtagirien bidez bakarrik.
Enpresek norabidea behar dute.
Argitasuna behar dute.
Irizpideak behar dituzte.
Laguntza behar dute.
Beren errealitatea ulertzen eta hortik abiatuta aurrera egiten laguntzen dien norbait behar dute.
Ikaskuntza horrek eraldatu egin zuen gure lan egiteko modua.
Eta, azken batean, geure buruak ulertzeko modua ere bai.
Aholkularitza-enpresa bat baino gehiago
Denbora luzez, egiten genuenagatik ezagutu gaituzte.
Gaur, ordea, lagun egiteko dugun moduagatik ere ezagutzea nahi dugu.
Izan ere, benetako balioa ez dago ezagutza eskaintzean bakarrik.
Erakundeek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituztenean, haien ondoan ibiltzean dago.
Proposamenak egin baino lehen, entzutean.
Ezer ezarri aurretik, ulertzean.
Errealitate bakoitzera egokitutako konponbideak eraikitzean.
Eta aldaketak emaitza bihurtzen laguntzean.
Horregatik guztiagatik sortu da WE|GO.
Bidelagun
Euskarazko hitz horrek ezin hobeto laburbiltzen du gure lan egiteko modua.
Bidelagun.
Bidean lagun egiten dizuna.
Ez da eslogan bat.
Asmo-adierazpen bat da.
Hurbiltasuna adierazten du.
Konfiantza.
Inplikazioa.
Eta eraldaketarik onenak halakoak ahalbidetzen dituzten pertsonekin batera eraikitzen direlako uste sendoa.
Garena izaten jarraitzen dugu
Gure esentzia ez da aldatu.
Hurbileko harremanetan sinesten jarraitzen dugu.
Ondo egindako lanean sinesten jarraitzen dugu.
Gure bezeroekiko konpromisoan sinesten jarraitzen dugu.
Benetako inpaktua sortu daitekeela sinesten jarraitzen dugu.
Aldatu dena da hori guztia adierazteko modua.
Aldatu dena da gaur nor garen eta norantz joan nahi dugun hobeto erakusteko daukagun gaitasuna.
Ongi etorri WE|GOra
Aldaketa honek etapa berri baten hasiera markatzen du.
Etapa berri honetan, erakundeei ikuspegi integralago, estrategikoago eta gizatiarrago batetik egin nahi diegu lagun.
Eta hazten jarraitu nahi dugu, gugan konfiantza jarri duten enpresekin batera.
Zeren izena aldatzea erraza baita.
Eboluzionatzea da benetan garrantzia duena.
Eta bide hori hasi besterik ez da egin.
Ongi etorri WE|GOra.
Bidelagun.
Bidean lagun egiten dizuna.
