Lizelanek bere estrategian jasangarritasuna integratzea erabaki zuenean, ez zuen egin legezko betebehar bati erantzuteko edo «moda berri» bati jarraitzeko. Garbi zeukan merkatuak gehiago eskatzen ziela.
Hala ere, bidea ez zegoen erabat definituta, eta enpresa askok izan ohi duten erronka berarekin egin zuen topo: ez zekien nondik hasi. Hobetu egin nahi zuen bere ingurumen-inpaktua, baina ez zekien lehenengo zer pauso eman eta egindako aurrerapenak nola erakutsi.
Prozesuan lagun egitean, azterketa teknikoa egiteaz gain, hausnarketa-prozesu sakon bati ekin genion. Entzutera eseri ginen, Lizelanen errealitatea, kezkak eta merkatuak benetan zer eskatzen zuen ulertzeko.
Lantaldearekin batera, enpresaren egoera, sektorearen joerak eta –garrantzitsuena– hobekuntzak modu eraginkor eta tekniko batean egiteko bideragarritasuna aztertu genituen.
Analisi xehatu hori abiapuntua izan zen enpresaren beharrei eta jasangarritasun-helburuei erantzuten dien ekintza-plan bat diseinatzeko, datozen hiru urteetarako ardatz bereizle gisa.
Jasangarritasuna enpresan txertatzeko erronka urrats sinple eta lorgarrietan banatzen du Planak.
Horrela, emaitza ez zen ekintza-plan hutsa izan; ikuspegi partekatu bat eraikitzeko prozesua ere izan zen.
Gaur egun, Lizelanek bere errealitatera egokitutako ibilbide-orri argia du, ikuspegi estrategiko batekin diseinatua eta benetan gauzatzeko modukoa. Enpresak, jasangarritasunarekin konprometituta egoteaz gain, helburu hori lortzeko bide argi eta neurgarria ere badu.
Proiektu honek erakutsi digu jasangarritasunerako lehenengo pausoa ez dela teknologia bat ezartzea edo araudi bat betetzea, baizik eta barne-gogoeta egitea eta aldaketa esanguratsua bultzatzeko benetan zer behar den ulertzea. Izan ere, jasangarritasuna ez da termino tekniko hutsa; erakundearen barrutik jorratu behar den pentsamoldea da.
Zure enpresan ere jakin nahi duzue nola egin daitekeen jasangarritasuneranzko bidea modu errealean, eta ez soilik formalean?

